XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri hauek ohituraren eta tradizioaren gidaritzapean bizi dira.

Erlijioa, hemen, herri kulturatik ez da kontrabereizten.

Erlijio bizitza herri bizitzaren alderdi bat da.

Erlijiokizunak, denen kultura patrimonio dira.

Honi deritzaio, gure kasuan, delako kulturazko katolizismoa.

Baina Kristianismoan gertatu ohi den fenomenu hau, nahasmendu askoz ere handiagoarekin ikusten da zenbait musulman herritan.

Judeguen erlijio-problemaren Akilesen orpoa ere hortxe dago.

Bestalde, gizarte era hauek batasun osokoak dira, monolitikoak.

Baina gizarte monolitiko hau urtu egiten denean, plural bilakatzen denean, zer?.

Bere erlijio arrazoiak lur jotzen dute aktoan, holako kasutan Elizan soziedadearen bidez parte hartu ohi delako.

Eta jakina, soziedadez aldatzean, lehengo soziedade horrek bitartekotasun hori ez du gehiago egiten, eta berria (industria harokoa) pluralista denez... kitto erlijioa.

Sozio-kulturazko motibazioak

Erlijioa gizarteko elementu bat da.

Ez da esan nahi beste zerbaiterekin nahasten denik.

Ez nahasten, baina bai bere lehen eginkizunetik kanpo erabiltzen: gizartea osatzeko, biltzeko, integratzeko.

Askorentzat, erlijioa herri bakearen garantia da, eta status soziala ankaz gora jarri nahi liguketen iraultzen kontrako babesa.

Hortik hauen gaurko dramaren latza, erlijioak zenbait lekutan hartu duen jokabidea ez bait da integrazioarena, nazioaren edo taldearen sostenguarena egitea.

Joera honetakoak, zuzen zuzenean Elizaren profezia-eginkizunaren kontra dagoz.

Gizarte aldaketak gaixorik jartzen ditu, zer esanik ez Eliza hor badabil animatzaile.